"Luis Gasca, komikia eta zinema" erakusketa irekita Okendo Kultur Etxean

2022.09.08

Irailaren 8tik aurrera, Luis Gasca, komikia eta zinema erakusketa ikusi ahal izango da Okendo Kultur Etxean. Asier Mensurok eta Álvaro Ponsek komisariatu dute, KOLDO MITXELENA Kulturuneak (KMK) antolatu eta ekoitzi du Donostia Kulturarekin lankidetzan, eta Donostia Zinemaldiaren parte hartzearekin. Luis Gascaren irudia omentzen du erakusketak, KMKaren ondare bildumen parte den komikiaren munduari lotutako dokumentuen bildumaren bidez.

Erakusketak bi zati ditu: obra grafikoari eta komikiari eskainitakoa, 270 pieza inguru dituena (originalak eta erreprodukzioak), eta zinemari lotutakoa, argazkilari desberdinek egindako artista garrantzitsuen une paregabeen 100 argazki ingurunekin. Argazkilari horiek Luis Gascaren alabetako baten bilduma pribatukoak dira, nahiz komisario baten bilduma partikularrekoak ere, erakusketarako laga dituztenak.

Bilduma osoak komikiaren askotariko adierazpenak eta zinemarekin, literaturarekin eta, oro har, sorkuntzarekin zuen lotura biltzen ditu. Komikiak, aldizkariak, fanzineak, lan grafiko originala eta komikiari buruzko azterlanak biltzen ditu. Hau da, bederatzigarren artearen iragana eta oraina ezagutzeko aukera ematen duen eskaintza zabala.

Agenda hedatua KMKaren Areto Nagusian (ekitaldi aretoa) egingo da, komikiaren eta sorkuntza grafikoaren arloko adituekin elkarrizketa formatuko hiru topaketa eginez. Topaketa horiek Borja Crespok koordinatu ditu, eta irailean eta urrian zehar egingo dira, erakusketa berak sortzen duen testuingurua aberastuz (komikiaren hizkuntzak sorkuntza eta ekoizpen kritiko gisa duen garrantzia), sorkuntzarekin zerikusia duten pertsona ospetsu presentziarekin.

Araña Araña