Publiko ugari Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean

2022.11.11

Joan den ostiralean, azaroaren 4an, amaitu ziren Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko filmen proiekzioak. Publiko ugari bertaratu da aurtengo ediziora; ikusle kopururik handiena azken bederatzi urteetan.

Antzoki Zaharrean, Victoria Eugenia Antzokian eta TBKn eskaini diren proiekzioetara 12.834 ikusle bertaratu dira (saio batzuetan agortu egin dira sarrerak) eta 8.246 pertsonak parte hartu dute gainerako jardueretan, besteak beste urriaren 29an, larunbatean, egindako tailer, kalejira eta antzerkian, eta erakusketetan.

Guztira 21.080 ikuslek gozatu dute Asteak eskainitako jarduerez joan den azaroaren 6ra arte.

Astea dela-eta antolatu diren 5 erakusketek zabalik jarraitzen dute:

  • Fuego Fatuo – Ulertezinaren bestiarioa
    Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
    (azaroaren 13ra arte)
  • Tito Saavedra
    TOPIC – Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
    (azaroaren 13ra arte)
  • Euskadi Fantastikoa 18 – Arantza Sestayo
    Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
    (azaroaren 19ra arte)
  • Odol tinta – Banpiroari omenaldia
    Intxaurrondo K. E.
    (azaroaren 30era arte)
  • Zinema itsasoak
    Euskal Itsas Museoa
    (urtarrilaren 8ra arte)
Araña Araña