Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea: Programazioa

2022.10.20 [13:00 h.]

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea urriaren 28tik azaroaren 4ra izango da. Irati eta Abyzou pelikulek hasiera eta amaiera emango diote Asteari Antzoki Zaharrean.

Bi data horien artean urteko fantasiazko zinemaren pelikularik onenen hautaketa bat proiektatuko da: film luzeak eta laburrak, baita generoaren klasikoetako batzuk ere. Bestetik, hainbat jarduera egingo dira Asteko programazioaren osagarri gisa.

Informazio gehiago eta programazio osoa ondorengo loturetan.

HARREMANETARAKO:

Carlos J. Plaza   (943 48 12 42)

Araña Araña