donostiakultura.eus
  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Film Luzeen Lehiaketa Saila
  • Boogie, el aceitoso

Boogie, el aceitoso

Boogie, el aceitoso

ANIMAZIOA / ANIMACIÓN / ANIMATION

2007an, “El Negro”, Roberto Fontanarrosa, hil zitzaigun: idazlea eta marrazkilaria bera, Nobel saria inoiz lortu ez zuena baina mahaia erreserbatuta zuena bere jaioterri Rosarioko taberna mitikoenetako batean, El Cairo izenekoan. 2007an hil zitzaigun eta ehorztera gindoazela, hileta-segizioa gelditu egin zen gelditu behar zuen lekuan: Arroyitoko estadio Erraldoian, beti jarraitzaile sutsu izandako futbol taldearen egoitzan, Rosario Central izenekoan. 2010ean, Astea harro dago animazio generoko pelikula adoretsu eta sukoi hau aurkezteaz, bere izakietako bati, Boogieri, omenaldi egiten dionaz: koipetsua eta mertzenarioa, filmaren webgune ofizialean diotenez jaiotzetik iheslari. Zikina, harroputza, matxista (Torrente bere aldean Romeo da), gorroto dio ia mundu guztiari… Annecyko zinemaldian pilatutako ikusleei eta kritikariei izan ezik. Izan ere, haietako bat izan zen bera, eta halaxe goraipatu zuten. Mafalda bere ondotik pasatuko balitz, paretaren kontra botako luke eta hobeto ez imajinatzea zer egingo lukeen neska-lagunaren semearekin. Bereak dira Carancho eta Oso rojo.

Argentina, 2009
Dirección: Gustavo Cova
Producción: Hugo E. Lauria, José Luis Massa / Illusion Studio
Guión: Marcelo Páez Cubells
Director de animación: Sebastián Ramseg
Música: Diego Monk
Montaje: Andrés Germán Fernández
Voces: Pablo Echarri, Nancy Dupláa
Duración: 84 minutos
Contacto:
Illusion Studios
Tf.: 54 11 47 17 20 00
info@illusionsudios.com.ar
www.illusionstudios.com.ar

TRAILER

Ikus ezazu youtuben

2010 - Semana de Cine Fantástico y de Terror. Unidad de Cine.
Donostia Kultura. Teatro Victoria Eugenia. Reina Regente 8, 4. 20003 Donostia - San Sebastián
Tel.: (34) 943 48 11 57/97 - Fax: (34) 943 43 06 21 E-mail: cinema_cinema@donostia.org