Visitors – Complete Edition

2023

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2023(e)ko Urriak 27 / 23:30 / 61' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Japoniera

Azpitituluak: Gaztelania, Euskara

  • Japonia.
  • Zuzendaritza: Kenichi Ugana.
  • Ekoizpena: Atsushi Takahashi, Keisuke Nomura, WATANABE.
  • Gidoia: Kenichi Ugana.
  • Argazkia: Masashi Komino.
  • Musika: ILA MORF OEL, Keefar.
  • Muntaketa: Masashi Komino.
  • Aktoreak: Shiho, Keisuke Nomura, Saki Hirai, Haruki Itabashi, Ryuta Endo, Kento Miura, Lloyd Kaufman.

Plazer bat da zuei (bere obra itzelekin oraindik talka egin ez duzuenoi) Ken “ichi” Ugana aurkeztea. Aktorea, kameraren atzean jarri zen 2008an eta Screeeam (sic) zuzendu zuen. Publiko ero-ero bati esker, Romfordeko Zinemaldian duela gutxi eman zionari bere saria The Empty Flowerpot (2022) filmari eta bere ekoiztetxeari, logika hutsez, Vandalism izenekoari. Egia esan, Uganak ADE ikasi zuen, baina 4K bat eta lente batzuk hartzen dituenean nahastu egiten ditu bazterrak. Visitorsek, soinu-banda ikaragarria duenak, ezinbestekoa kontakizunean, ¡OEL MORF ILA!-k (sic) sinatua, 16 minutuko film labur bat izan zen hasieran. 61era hedatua, itzela izan da bere arrakasta. Arrazoiz. Toxikoa da. Tromikoa da. Eztanda egin du gerrak gizakien eta munstro zombiko/estralurtarren artean. Asmatu nortzuk diren jatorrak.

Araña Araña