Hizkuntza: Japoniera
Azpitituluak: Gaztelania, Euskara
Ohore eta loria milurtekoengatik Takashi Shimizuri, Ju-on bildumaren sortzaileari. Ohorea eta loria infernua argiaren gainetik jarri arte bere Sana film honi. Jakina, Nakataren Ringu (1998) itzelaren oroitzapen analogikoak dakarzkigu. Eta oraingoan kasete bat izango da, K7 horietako bat, esaterako, Misión a Marteren (2022) soinu-banda protagonizatu edo azken Wendersa sonorizatu duena. Japoniako pop talde bateko kideen izugarrikeria, desegitea, eromena eragingo dituena. Jakina, eskolaumeak daude. Gonatxo plisatuak, galtzerdi zuriak eta pitxi soinekotxoa daramatzatenak. Jakina, mamuak daude. Jakina, norbait eroriko da teilatu batetik. Baina, gainera, ondo egingo zenukete detektibea bistatik galduko ez bazenute.