Hizkuntza: Gaztelania
Azpitituluak: Ingelesa
Cannesko Fantastic Pavillionen, hozmina eragiten duten izaki guztiak elkartzen ziren haitzuloan, gala goibel batean, aurkeztu zen. Ondo lagunduta egon zen, dago eta egongo da, beti. Mantícorak banatzen du, eta hor tartean dabiltza bai Mala Compañía España bai Mórbido TV (24/7 beldurra Latinoamerika osorako). Hemendik, eta multiunibertso fantastikoaren bazter guztietatik, gustatzen zaigu Santiago Alvarado Ilarri, Capa caídaren (2013) eta Menéndez: El día del señoren (2020) zuzendaria. Eta oso gustuko, hain gustuko dugulako –eta Ivan Massagué izugarri gustatzen zaigulako, El hoyo (2019) baino lehenagotik ere–gustatzen zaigu hainbeste istorio hau, klasikoa, banpiro on eta banpiro gaiztoena, morroi leialena, eta Nagusia baino azkarragoak direla uste duten zerbitzariena. Odola eta ardoa nagusi film honetan.