La espera

2023

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2023(e)ko Urriak 29 / 19:30 / 98' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Gaztelania

  • Espainia.
  • Zuzendaritza: F. Javier Gutiérrez.
  • Ekoizpena: Antonio Pérez / Spal Films, Unfield Films, Nostromo Pictures.
  • Koprodukzioa: F. Javier Gutiérrez.
  • Gidoia: F. Javier Gutiérrez.
  • Argazkia: Miguel Ángel Mora.
  • Musika: Zeltia Montes.
  • Muntaketa: F. Javier Gutiérrez.
  • Aktoreak: Víctor Clavijo, Ruth Díaz, Moisés Ruiz, Manuel Morón, Antonio Estrada, Pedro Casablanc, Luis Callejo.

Gogoan duzue F. Javier Gutiérrez, ezta? Bere 3 días (2008), espetxetik ihes egindako hiltzailearen kontakizun fantastiko hura, meteorito batek Lurraren kontra jo eta amaiera guztien amaiera izan baino 72 ordu lehenago, mundu erdiko jaialdietan zehar ibili izandakoa. Berlindik Malaga eta Triestera. Bere La espera hau, hain urria, lehorra, latza, idorra, eguzkiak eta amorruak hain errea, burua urratu eta erraiak jango dizkizuen film horietako bat da. Austinen eta Sitgesen egon da. Eta laster estreinatuko da aretoetan. Espainia landatarra. Jauntxoen Espainia. Ehizaldien Espainia. La escopeta nacional (1978). Gogorra oso. Astakeria bat. Hor nonbait esan omen dute beldurrezko thriller bat dela, western baten arima gordina duena.

Araña Araña