Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania, Euskara
Hainbeste pelikula ikusi ditugu, non munstroak hiltzen ditugun edo munstroek hiltzen gaituzten, ezen lan/balentria erraza dela sinestera iritsi garen. Haiek akabatzea, ulertzen da. Ba ez. Batez ere, zure hezurrak aurkitzen dituzunean Police Academyko (1984) prebentzio ikastaroa gaindituko ez luketen polizoiez betetako komisaria bateko kalabozoan. Stewart Sparkek zuzentzen du, Yorken bizi den ingelesak, Bournemoutheko Unibertsitatean zuzendaritza digitalean masterrak, eta hor dabiltza esaten ukitu lovecraftiarra duela. Gizona, emakumea… ez dakigu/ez dugu erantzuten. Argi dagoen gauza bakarra da film oro dela pelikuloi bat bertan neska bat odolez blai badago zerra bat astintzen Leatherfaceren moduan edo [REC] 3ko (2012) neska-lagunaren estiloarekin. Are gehiago zerra erabiltzen badaki.