Hizkuntza: Koreera
Azpitituluak: Euskara
Quebeceko beldurraren ertzetan estreinatu zenean, han, Kanadan, ia denak ados jarri ziren esaterakoan inoiz ez dela izan eta agian ondoren ez dela inoiz izango hain zaporetsua Deabruarekin dantzatzea. Hego Koreako beldurrezko zinemaren azken-aurreko harribitxi ilunaren argumentuak gosetu egiten gaitu: serieko hiltzaile bat kosta ahala kosta atxilotzeko prest dagoen detektibe bat psikopataren gorputzean esnatzen da egun batean... Zuzendaria, goi standing hasiberri bat, hasiera-hasierako kreditu tituluetatik hasten da ikuslearekin jolasean, eta honek ezin dio John Wooz pentsatzeari utzi. Film bikaina, zorrotza, gailentasun burlatiz filmatua, luxuzko bi aktorek −Oh Dae-hwan (Deliver Us From Evil, 2014) eta Jang Dong-yoon (Project Wolf Hunting, 2021)− bermatutako gailentasuna.