Hizkuntza: Gaztelania, Maputxea, Alemana
Azpitituluak: Gaztelania, Ingelesa
La Recta Provincia benetan existitu zen. Chiloé artxipelagoan, Txileko hegoaldean, chonoak, cuncoak eta huillicheak bizi dira espainiarrak iritsi baino lehenagotik, baita Felipe Gálvezen Los colonos (2023) film bikainak kontatzen dituen espantuen ondoren ere. La Recta Provincia, itsasoa, lurra, astroak eta animaliak gobernatzen dituzten botereekin kontaktuan zeuden gizakiek osatzen zuten. Jakina, konkistatzaileek eta kolonoek gorroto zieten, eta beldur zieten ere. Horra hor beldur etnografiko horren abiapuntua, non Estatu Sorginak Txileko Errepublikako Estatuari aurre egiten dion. Sorgin ehiza bati ekin zitzaion 1880. urtean; hala eta guztiz ere, diotenez, La Recta Provinciak eutsi egiten dio oraindik.