Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania, Euskara
Ziur oraindik gogoan duzuela The Machinist (2004), eta Transsiberianen (2008) pasatutako beldur itzela. Beraz, zalantzarik gabe, beti fidatuko zarete Connecticuteko zinemagile Brad Andersonez. Beraz, a full bere azken film honekin. Bertan, lur lohiaren gainean hazten ari den zuhaitz baten enbor hutsean dago zain Gaizkia. Pippinek, Owenen txakurrak, susmatzen du, baina nork egin dio inoiz kasurik beldurrezko film batean ilunpetan dabilen nekazari bati? Inork ez. Eta horrela egokitu zaizkigu gauzak gero. Denak deabrutuak, aihotzak kolpatuak, banpirizatuak. Pippinek hozka egingo dio Oweni, eta odolez elikatzeko zaletasun neurrigabea garatuko du. Amak (alkoholiko ohia eta abar) badaki nola lortu plasma. Bai, erizaina da. Bai, andre hori hiltzen ari da. Bai, nahiko rollo txarra.