Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania
Bere filmek Kalifornia hegoaldea edo Idahoko Sun Valley garaitu dituzte; oraingoan, ordea, Anthony DiBlasi bostondarra, eta Clive Barkerren kolaboratzailea, erabateko garaipena lortzeko asmotan da Malumekin. Polizia hasiberri baten istorioa da, komisarian gaueko txandan agian ikusi behar ez zuen zerbait ikusiko du, eta ezin du (da) esplikatu. Scott Poileyrekin batera, Anthonyk erritu sataniko, absentzia eta aita heroikoen istorio bat eraiki du. Malum hitzak, latinez, Gaizkia esan nahi du, eta Jessica Sulak hezurmamitzen du, telebistako Screameko “garrasiaren erreginetako” batek. Sareetatik Assault on Precinct 13 (1976) eta The Shining (1980) filmekin konparatzen dute Malum, eta Charles Manson aipatzen dute. Ikusiko dugu.