Hizkuntza: Gaztelania
Poliziak adineko emakume ijito bat atxilotu du jaioberri baten bahiketarekin eta eliza bateko objektu batzuk desagertzearekin zerikusia duelakoan. Galdeketan, emakumeak bere buruaz beste egiten du leihotik behera botata; aurretik, ordea, deabruari gomendatu dio bere burua. Mendeku gisa, bere espirituak eskualdeko komisionatuaren alabaren gorputza hartuko du. Pelikula hau The Exorcistaren (1973) arrastoari jarraituz filmatua da (datu anekdotiko gisa, Marian Salgadok Linda Blairri ahotsa jarri zion bikoizketan). Beldurraren klasiko Amando de Ossoriok zuzendua. Friedkinen filma baino hilabete batzuk lehenago estreinatu zen Espainian.