Hizkuntza: Suediera
Azpitituluak: Euskara, Gaztelania
Fionak jolas parke batean egiten du lan, eta gau osoa eman behar du gidari gisa institutu bateko ikaskide ohien talde batentzat, pase esklusibo bat irabazi baitute publikoarentzat itxitako parkeaz gozatzeko. Azukrezko kotoiak, palomitak eta karruseleko zalditxoek laster uzten diete bidea gauza serio eta odoltsuagoei, garai bateko haien bekatuak berriro agertzen direnean eta bizirik irauteko borroka egitera behartzen dituztenean.