Hizkuntza: Gaztelania
Carlota. Pereda. Cerditako (2018/2022) gure neska. 27 sari (atzo arte). Belén. Rueda. El orfanato (2007), No tengas miedo (2009) edo Spanish Movieko (2011) gure dama, Horiekin batera, Maia Zaitegi, euskal zineman (eta haratago) irmo, oso irmo, ari diren neska gazte horietako bat. 20.000 erle espezieko (2023) Sofía Oteroren tankerara. Nafarroan, Zugarramurditik nahiko hurbil eta, ezinezkoa dirudien arren, Medici della peste haietako Veneziatik ez oso urrun. Aspaldi batean, izurria. Orain, ama bat hilzorian eta beste bat dagoeneko zendua. Panpina bat, neska mamu bat. Hurbileko polizia bat. Joaldunak, inauteri lizuneko izaki horiek (txano konikoa, ardi larruzko txalekoa, zintzarriak…). Sua. Sua.