Cuando acecha la maldad

2023

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2023(e)ko Azaroak 2 / 22:30 / 100' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Gaztelania

Azpitituluak: Ingelesa

  • Argentina.
  • Zuzendaritza: Demian Rugna.
  • Ekoizpena: Fernando Díaz, Roxana Ramos / Machaco Films, Aramos Cine, Shudder.
  • Ekoizpen eragilea: Fernando Díaz, Roxana Ramos, Emily Gotto, Samuel Zimmerman.
  • Gidoia: Demian Rugna.
  • Argazkia: Mariano Suárez.
  • Musika: Pablo Fuu.
  • Muntaketa: Lionel Cornistein.
  • Aktoreak: Ezequiel Rodríguez, Demian Salomón, Silvina Sabater, Luis Ziembrowski, Marcelo Michinaux, Emilio Vodanovich, Virginia Garófalo.

Gogoratzen duzue Aterrados (2017), hau ere Demian Rugnarena? Ederki. Ahaztu ezazue. Hau are okerragoa/hobeagoa delako. Nazkagarriagoa (serio). Likatsuagoa (serio). Zornetsuagoa (serio). Zornedunagoa (serio). Odoltsuagoa (serio). Zitalagoa (benetan da). Isurtzaileagoa (serio). Zakua zornez beteagoa (serio). Bere zeluloidea ustelduagoa (serio). Itzelagoa eta ezinduagoa (serio, serio). Infekziosoagoa (serio). Hemen kontua ez da Gaizkia zelatan dabilela. Kontua da hortxe dagoela. Zabaldu egiten da, zabaldu. Eta akabatu nahi baduzu (esate baterako), “zomorrotutako” (deabrutua) “garbitu” behar duzu. Hil ez, ordea. Horrekin ez da nahikoa (serio). Dena ikusi, usaindu eta botaka egin zenuela uste zenuen. Ba ez. Serio.

Araña Araña