Hizkuntza: Japoniera
Azpitituluak: Gaztelania, Euskara
Hara. Bera da. Bai, Junta Yamaguchi, Beyond the Infinite Two Minutesen (2021) autorea, denboraren eta espazioaren erlatibitateari dagokionez ikusgarri bezain burutsua. Erasora itzuli da. Klausurako filmarekin. Sensei Yamaguchik berriro erakusten digu txapeldun bat dela, maisu bat, eguneroko zientzia fikzioaren dominator anbiziotsu bat: “Mikotok ostatu txiki batean egiten du lan. Badirudi eguna normaltasunez garatzen dela: ostalari eta langile anitzek eguneroko kezkak eta betebeharrak dituzte. Apur bat jota, ibaiaren aurrean atseden hartzera doa, baina bueltatzen denean ezer ez da lehen bezala: ostatu osoa bi minutu eskaseko denbora-begizta batean harrapatuta dago orain!”. Bai, dena batera leku guztietan. Edo ez.