Japan Gaua: Visitors + Sana

+ Border

Itzuli

Sana
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2023(e)ko Urriak 27 / 23:30 / 168' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Japoniera

Azpitituluak: Gaztelania, Euskara

Border (2023). Mai Nakanishi. Japonia. 5 min

Emakume batek telebista pizten du drama korear bat ikusteko, baina laster konturatzen da bera dela ikusgai dagoena.

+

Visitors – Complete Edition (2023). Japonia. 61 min

  • Zuzendaritza: Kenichi Ugana.
  • Ekoizpena: Atsushi Takahashi, Keisuke Nomura, WATANABE.
  • Gidoia: Kenichi Ugana.
  • Argazkia: Masashi Komino.
  • Musika: ILA MORF OEL, Keefar.
  • Muntaketa: Masashi Komino.
  • Aktoreak: Shiho, Keisuke Nomura, Saki Hirai, Haruki Itabashi, Ryuta Endo, Kento Miura, Lloyd Kaufman.

Plazer bat da zuei (bere obra itzelekin oraindik talka egin ez duzuenoi) Ken “ichi” Ugana aurkeztea. Aktorea, kameraren atzean jarri zen 2008an eta Screeeam (sic) zuzendu zuen. Publiko ero-ero bati esker, Romfordeko Zinemaldian duela gutxi eman zionari bere saria The Empty Flowerpot (2022) filmari eta bere ekoiztetxeari, logika hutsez, Vandalism izenekoari. Egia esan, Uganak ADE ikasi zuen, baina 4K bat eta lente batzuk hartzen dituenean nahastu egiten ditu bazterrak. Visitorsek, soinu-banda ikaragarria duenak, ezinbestekoa kontakizunean, ¡OEL MORF ILA!-k (sic) sinatua, 16 minutuko film labur bat izan zen hasieran. 61era hedatua, itzela izan da bere arrakasta. Arrazoiz. Toxikoa da. Tromikoa da. Eztanda egin du gerrak gizakien eta munstro zombiko/estralurtarren artean. Asmatu nortzuk diren jatorrak.

+

 Sana / Mina no Uta (2023). Japonia. 102 min

  • Zuzendaritza: Takashi Shimizu.
  • Ekoizpena: Satoko Ishida, Yuichi Kamoi, Takashi Oba.
  • Gidoia: Rumi Kakuta, Takashi Shimizu.
  • Musika: Yurie Minakata, Utena Kobayashi.
  • Aktoreak: Akari Hayami, Tomoko Hoshi, Alan Shirayama, Ryota Katayose, Hayato Komori, Reo Sano, Mandy Sekiguchi, Yuta Nakatsuka, Ryuto Kazuhara.

Ohore eta loria milurtekoengatik Takashi Shimizuri, Ju-on bildumaren sortzaileari. Ohorea eta loria infernua argiaren gainetik jarri arte bere Sana film honi. Jakina, Nakataren Ringu (1998) itzelaren oroitzapen analogikoak dakarzkigu. Eta oraingoan kasete bat izango da, K7 horietako bat, esaterako, Misión a Marteren (2022) soinu-banda protagonizatu edo azken Wendersa sonorizatu duena. Japoniako pop talde bateko kideen izugarrikeria, desegitea, eromena eragingo dituena. Jakina, eskolaumeak daude. Gonatxo plisatuak, galtzerdi zuriak eta pitxi soinekotxoa daramatzatenak. Jakina, mamuak daude. Jakina, norbait eroriko da teilatu batetik. Baina, gainera, ondo egingo zenukete detektibea bistatik galduko ez bazenute.

Araña Araña