The Sacrifice Game

+ Nada de nada

Itzuli

© 2023 Blackvale Films Inc.
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2023(e)ko Urriak 30 / 19:30 / 116' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Ingelesa

Azpitituluak: Gaztelania

Nada de nada (2023). Gastón Haag. Espainia. 16 min

Supermerkatu bat non, itxuraz, gauza handirik ez den gertatzen, non bertako langileek zer esan handirik ez duten. Baina ziztu bizian alda liteke dena, lankide berri bat sartzen denean… edo ez da ezertxo ere gertatuko berriro ere?

+

The Sacrifice Game (2023). AEB-Kanada. 100 min

  • Zuzendaritza: Jenn Wexler.
  • Ekoizpena: Philip Kalin-Hajdu, Albert I. Melamed, Todd Slater, Jenn Wexler, Heather Buckley / Blackvale Films.
  • Gidoia: Jenn Wexler, Sean Redlitz.
  • Argazkia: Alexandre Bussière.
  • Musika: Mario Sévigny.
  • Muntaketa: Arthur Tarnowski, Mathieu Bérubé.
  • Aktoreak: Mena Massoud, Olivia Scott Welch, Gus Kenworthy, Madison Baines, Dereck Jones, Georgia Acken, Chloë Levine.

Jenn Wexler ausarta da bai. Eta kalibre altuko zenbait sari jasotakoa gainera. Adibidez, John Cassavettes saria irabazi zuen Independent Spirit Awardsen deialdietako batean, ausarta izateagatik eta Ana Asensioren Most Beautiful Island (2017) ekoizteagatik; agiririk gabeko neska bati buruzko lan bikaina. Baina, gainera, beldurraren dama da Jenn. Bere The Rangerek (2018koa) dardarka utzi zituen Boston Underground zinemaldiko ikusleak, eta The Sacrifice Game hau (hozminaren hiru azpigeneroren nahasketa oso interesgarria: zure etxea inbaditzen duten hiltzaileena, neskatoen barnetegiko gotikoarena eta Gabon odoltsuena) Kanadako film onena hautatu zuen publiko subiranoak Fantasia 2023n. Adi kartel iragarleari. Brutal Postersek sortua.

Araña Araña