Devils

+ Bug

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2023(e)ko Urriak 30 / 22:30 / 114' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Koreera

Azpitituluak: Euskara

Bug (2022). Coral Amiga, Nicole Hartley. Erresuma Batua. 8 min

Ama bat bere onetik atera da bere alaba txikiarekin errepidearen ondoan, eta emaitza izugarriak izan ditu horrek.

+

Devils (2023). Hego Korea. 106 min

  • Zuzendaritza: Kim Jae-hoon.
  • Ekoizpena: Gu Sung-mok / Contents G.
  • Ekoizpen eragilea: Cho Il-hyung, Kim Sang-yoon.
  • Gidoia: Kim Jae-hoon.
  • Argazkia: Chae Jung-seok.
  • Muntaketa: Go Ah-mo.
  • Aktoreak: Jang Dong-yoon, Oh Dae-hwan, Jang Jae-ho.

Quebeceko beldurraren ertzetan estreinatu zenean, han, Kanadan, ia denak ados jarri ziren esaterakoan inoiz ez dela izan eta agian ondoren ez dela inoiz izango hain zaporetsua Deabruarekin dantzatzea. Hego Koreako beldurrezko zinemaren azken-aurreko harribitxi ilunaren argumentuak gosetu egiten gaitu: serieko hiltzaile bat kosta ahala kosta atxilotzeko prest dagoen detektibe bat psikopataren gorputzean esnatzen da egun batean... Zuzendaria, goi standing hasiberri bat, hasiera-hasierako kreditu tituluetatik hasten da ikuslearekin jolasean, eta honek ezin dio John Wooz pentsatzeari utzi. Film bikaina, zorrotza, gailentasun burlatiz filmatua, luxuzko bi aktorek −Oh Dae-hwan (Deliver Us From Evil, 2014) eta Jang Dong-yoon (Project Wolf Hunting, 2021)− bermatutako gailentasuna.

Araña Araña