TRAIN TO BUSAN (2016)

Itzuli

Train to Busan
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2016(e)ko Urriak 30 / 19:30 7,50 €

Hego Korea-AEB. Zuzendaritza: Yeon Sang-ho. Ekoizpena: Lee Dong-ha / Redpeter Film. Gidoia: Park Joo-suk. Argazkia: Lee Hyung-deok. Musika: Jang Young-gyu. Muntaketa: Yang Jin-mo. Aktoreak: Gong Yoo, Jung Yu-mi, Ma Dong-seok, Choi Woo-sik, Kim Su-an. Iraupena: 118 min

HIZKUNTZA: koreera / AZPITITULUAK: gaztelania

Cannesen gauerdi batean eman zuten eta guztiek jakin zuten Seulgo, Hong Kongo, Taiwango, Singapurreko eta Saigongo sarrera guztiak agortu egingo zituela. Cote d'Azur-eko zinemaldia amaitu zenerako jada 156 herrialdek erosita zuten, eta irailaren 15erako Hego Korean filma 11 milioi lagun baino gehiagok ikusita zuten. Ez da gutxiagorako, hil ala biziko abentura baten barruan gaude, tren batean goaz herrialdea zonbiz (betikoak: baldarrak, gosetiak, ikusten ez bazaituzte ez dizute kosk egiten eta zaratek distraitu egiten dituzte) betetzen ari den bitartean. Lehen minututik –filmak 118 minutu irauten ditu– Busaneko trenean zonbiek kosk egin dioten bidaiari bat dago, nola ez. Filma bikaina eta errukigabea da. Luxuzkoa, ez pentsa onak (guztiak) salbatuko direla...

Araña Araña