Komisarioa: Borja Crespo
Figura ikoniko gisa, sorginak eboluzionatu egin du denboran zehar, bere sedukzio eta estetika hain bereziaren izpirik galdu gabe. Sorgin boteretsuaren mitoa, ona edo gaiztoa, nigromantikoa edo sendatzailea, kezkagarria edo itxaropentsua, enigmatikoa eta eszentrikoa, beti fantastikoa, gure herri kulturaren parte da. Ehunka ipuinek eta elezaharrek elikatu dituzte beldurrezko eta fantasiazko literatura eta zinema, musika goibela eta bestelako diziplina artistikoak, axolagabe uzten ez gaituzten obra zeremonialak barnean dituztenak.
Bruixes – Sorginak – Brujas. Akelarre ilustratua erakusketak 24 emakume azti biltzen ditu, komikiari, diseinuari eta ilustrazioari lotuak, eta fikzioan funtsezkoa den irudikapen bati, gure amets eta amesgaiztoetako protagonista den bati, ohore egiteko bildu dira. Erakusketak, erritu legez, magiaz eta fantasmagoriaz blaitutako irudiak jasotzen ditu, pandemonium koloretsu eta jolasgarriaz gozatzeko propio sortuak.
Borja Crespo
Ilustratzaileak
Sara Bea, Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Genie Espinosa, Mabel Esteban, Ana Galvañ, Higinia Garay, Nadia Hafid, Irene Márquez, Susanna Martín, Mermelada de Sesos, Raquel Meyers, Miriam Persand, Ana Oncina, Laura Pérez, Mireia Pérez, Ane Pikaza, Sara Soler, Clara Soriano, Josune Urrutia, Sandra Uve, Teresa Valero, Roberta Vázquez
Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
San Jeronimo kalea
urriak 27 – azaroak 12
astelehenetik ostirala arte: 17:00 – 20:00
asteburuak eta jaiegunak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Komisarioak: Daniel Aguilar & Tomoo Haraguchi
Izua, zientzia fikzioa eta fantasia. Kaijuak, yokaiak, espektroak, banpiroak eta estralurtarrak. Japoniako animaziozko zinemak eztanda egin aurretik, munduan zehar abiadura handian hedatzen hasi eta egungo egoerara iritsi arte, eta gaur egun J-Horror izenez ezagutzen denaren agerraldi nabarmenaren aurretik, Japonian fantasiazko generoko film ugari ekoiztu ziren irudi errealean.
Zinema horrek guztiak irudimen handiko kartelak sortu zituen, gaur egun oso preziatuak. Aguilar-Haraguchi Bilduma munduko handienetako bat da, Daniel Aguilar idazle eta zinema japoniarrean adituak eta Tomoo Haraguchi zinemagile eta makillaje efektu berezien teknikariak bildua, eta posterrak, prentsa gidak, argazkiak, pressbookak eta orain nekez aurki daitekeen publizitateko material oro biltzen ditu. Horiek guztiak eta Haraguchik fantasiazko izakien sorkuntzan egindako lanaren laginak Okendo Kultur Etxean ikusi ahal izango ditugu.
Daniel Aguilar
+
urriak 16 / 19:30 / Okendo K. E.
Kaidan. Strange Stories of Japanese Ghosts (2023). Yves Montmayeur. Frantzia. 95 min
Okendo K. E.
Nafarra etorbidea 7
irailak 14 – azaroak 4
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
urriak 29 eta azaroak 1: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Komisarioa: Jorge Madejón
1611ko graziazko urtea. Lapurdi, Ipar Euskal Herria. Elvira de Goitie, ezkondua eta haur txiki baten ama, sorginkeriaz akusatu dute eta Lancreko jaun Pierre de Rosteguyren aurrean aurkeztua izatera eramaten dute. Despota horrek lurraldea kontrolatzen du, eta era guztietako krudelkeriak egiten ditu bertako biztanleen aurka. Horrela hasten da istorioa, eta askatasuna lortzeko emakumezko pertsonaia honek ekindako borroka, gizonek erabat menderatutako mundu baten erdian.
Gregorio Muro Harriet (Donostia, 1954)
Komikigilea, gidoilaria eta zinema eta telebistako zuzendaria. 1978an komikigile gisa hasi zen Ipurbeltz aldizkarian. 1981ean Frantzian bere lanak argitaratzen hasi zen Glénat, Dargaud eta Les Humanoïdes Associés argitaletxeetan: Justin Hiriart (5 liburuki), La marca de la bruja (5 liburuki), Las aventuras de Ion y Mirka (2 liburuki), Sudor de sol (5 liburuki) eta Simon Besaluze (3 liburuki). 1990ean, Juanba Berasategiren Baleanerrak animaziozko film luzearen gidoilari gisa hasi zen ikus-entzunezkoetan, eta ordutik aurrera ekoizpen ugaritan lan egin du. 2015ean, Harriet Ediciones argitaletxea sortu zuen, bere obra klasikoaren zati handi bat berreskuratu eta titulu berriei ekiteko asmoz.
Daniel Redondo (Bilbo, 1940)
Komikigile lanetan hasi zen Bartzelonako Bruguera argitaletxean. Euskal Herrira itzuli zenean Donostian jarri zen bizitzen, eta Gregorio Muro ezagutu zuen. Harekin batera, istorio labur ugari egin ditu aldizkarietarako, baita Las aventuras de Ion y Mirka eta La marca de la bruja sailetarako ere. Geroago, Christian Perrissin gidoilari frantsesarekin batera, La juventud de Barba Rojasaileko hainbat album marraztu ditu.
Jorge Madejón
Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urriak 27 – azaroak 18
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00