Fanzineen Gerra

fanzinesFanzineen Gerra legendarioaren zortzigarren edizioa. Bertan, hainbat argitalpenek zenbaki bereziak ateratzen dituzte Beldurrezko Asteari eskainiak eta lehian aritzen dira Antzoki Zaharreko publikoaren babesa lortzeko. Medialab Tabakalerako Autoedizio txokoarekin eta FNACekin elkarlanean.

Sorginen bilkura. Kuttuna, errituala eta fanzinea
Artista: Jone Taberna

Sorgina euskal mitologian zein ilustrazio, zinema eta sorkuntzaren munduan etengabe irudikatu den figura da. Aurtengo Astearen irudi nagusia aitzaki hartuta, sorgin eta sorginkerian oinarrituko dugu gure lantegi trinko hau.

Sorgin bilkura hau gidatzeko, bidelagun paregabea aurkitu dugu: Jone Taberna artista eta bitxigilea. Gizakiak naturarekin duen erlazio kementsuak bere lanean eragin sakona du. Haren praktika artistikoan, marrazki, bitxigintza zein beste espresiotan, hauek azpitik dakarten esanahi izkutua biluztea du Jonek gogoko , barne begirada sustatzeko. Sorginkeria, landareak zein mistizismoa bere iruditeria parte garratzitsu dira, eta halaxe izango dira lantegian ere; risografia eta beste teknika grafikoak erabiliz, liburuxka kolektibo batean bilduko ditugu belarrak, errezetak, konjuruak, erritualak eta sorginkeriak.

Medialab Tabakalera (Autoedizio txokoa)
urriak 21 / 10:30 - 17:30

Araña Araña