Urriak 28
Erabaki al duzu zer izan nahi duzu handitan? Ziur zaude? Eta esango bagenizu aukeraz betetako etorkizuna zain duzula? Gustuko duzu munduan zehar bidaiatzea, gauza disruptiboak egitea eta milaka urteko tradizio baten partaide izatea?
Guztiari baietz erantzun badiozu, hauxe da zure lekua. Bihur zaitez sorgin. Ahaztu aireportuak hegan egiteko. Madarikazioak eta sorginkeriak egin, eta sagu edo txerri bihurtu nahi duzuna. Hemen ez dago mugarik zure sormenerako. Imajinatzen duzun guztia eskura izango duzu
Baina unetxo bat. Sorgin mota asko dago, pentsatuko duzu. Eta zuzen zaude! Horregatik, sorginkeriaren azoka handira gonbidatzen zaitugu. Etorri eta ezagutu gure kultuak, eta haien alma mater eta gidariak. Goza ezazu taldeka gure jarduerez eta aukeratu hobekien datorkizun akelarrea.
Boulevardeko kioskoa (17:00-20:00)
Yama Ubaren Ermandadea. Kanibalismoa bizimodu osasungarritzat jotzen duzu? Gauza zorrotzek erakartzen zaituzte eta japoniar kultura maite duzu? Horrela bada, zatoz, jarri gure eskuetan eta zure aurpegia Onibabaren isla bizia bihurtuko dugu. CIFP MONTE ALBERTIA LHII-en eskutik.
Cailleachen Kofradia. Natura kontrolatzea gustatzen zaizu? Musika zeltak motibatzen zaitu eta bizimodu begano hippya duzu? Orduan probatu ezazu Wiccan oinarritutako gure tailerra. Jolastu oinarrizko espirituekin eta egin itzazu zeureak airea, ura, lurra eta sua. HAL TALDEAk dinamizatua.
Emakume Bufalo Zuriaren Zirkulua. Komunitate-bizitza eta konexio telurikoa gustuko dituzu? Xamanismoak eta trantzean egoteak erakartzen zaituzte? Bat egin Wakantanka espiritu sortzailearen mezulariarekin eta apaingarri paregabeak sortu, nahiz eta osasun arrazoiengatik bakearen pipa alde batera utzi. GRUPO HALen eskutik.
Baba-Yagaren Elkartea. Bidaiatzeko grina duzu eta ez zaizu axola nola? Haurrak jatea aukera gastronomiko egokia iruditzen zaizu? Gustatuko litzaizuke nahi duzunean hildakoen mundura joan ahal izatea? Eseri gurekin, imajinatu sorgin baten garraiobide perfektua eta egizu errealitate. HAL TALDEArekin lankidetzan.
Alde Zaharra (19:00-20:00)
Hekateren kultua. Landare eta belarren sekretuak ezagutzea gustatzen zaizu? Orgia dionisiakoek erakartzen zaituzte eta ez diozu nekromantziari muzin egiten? Orduan, jantzi zure toga eta hartu ezazu Panen Txirula. Bat egin gure desfile ahaikariarekin Alde Zaharreko kaleetan zehar. A&B SHOWS-en eskutik.
+
urriak 29 / 12:00
Victoria Eugenia Antzokiaren aurrean
Sorginaren Trena
Aurreikus zitekeen. Sorginak aurtengo gaia izanda, Txu-txu Trena Sorginaren Trena bihurtu behar genuen. Aurreikus ezin daitekeena Pijamaman zeremonia-maisua da. Aurten ere gurekin izango dugu eta sorginei buruz hitz egingo du trena hirian zehar dabilen bitartean. Edo hori uste dugu behintzat…
+
urriak 31 / 17:00-20:00
Super Amara Riberas de Loiola
Makillaje-tailerra
Halloween gauerako behar bezala prestatu nahi baduzu, hemen duzu ekitaldi perfektua. Zatoz Loiolako Erriberako Super Amarara eta bihur zaitez Izaki beldurgarri bat. Eta ospatu Gau Handi hau. AS ARTISTekin lankidetzan.