2022.11.04
Irati (Paul Urkijo Alijo, 2022) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan The Offering (Abyzou) (2022) pelikularen proiekzioarekin.
PALMARESA
Ikusleak
Irati (2022). Paul Urkijo Alijo. Espainia-Frantzia
Oldtimers (2022). Brian Quintero. Kanada
Écorchée (2022). Joachim Hérissé. Frantzia
El semblante (2021). Carlos Moriana & Raúl Cerezo
Epaimahaia
Alegrías riojanas (2022). Velasco Broca. Espainia
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako Epaimahaiak (Leire Apellaniz, Javier Parra eta Aida Solé) erabaki du Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Alegrías riojanasi ematea.
Kostunbrismo kriptikoko lan bat, Mélièsetik Buñuelera doazen erreferentziak gainditzen dituena. Probokaziozko proposamen lasaigarri bezain bizigarriez jositako kontakizuna.
The Debutante (2022). Elizabeth Hobbs. Erresuma Batua
Bere historiaren dinamismo hipnotiko eta erakargarriagatik, animazio teknika ugaritan islatua, besteak beste pinturetan, akuareletan, marrazkietan, ebakinetan eta errotoskopian.
? Oldtimers (2022). Brian Quintero. Kanada
Loop (2021). Pablo Polledri
Unicorn Wars (2022). Alberto Vázquez. Espainia-Frantzia
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean, Blogos de Oro kritikaren sariaren epaimahaiak, Manuel Aguilar, Jon Paul Arroyo, Amaia Egüés, Paula García-Arenzana eta Mikel Peña kideek osatuak, saria Unicorn Wars filmari ematea erabaki du.
Animazio helduaren aldeko apustua, originaltasuna, landutako gaiak eta ñabarduraz betetako pertsonaia ikonikoak nabarmentzen ditugu. Era berean, animazio tradizionalaren eta teknologia berrien arteko konbinazio aitzindaria.
Spooky Magazine