Zabalik dago lanak aurkezteko epea Oihua! film laburren proiektu lehiaketaren 3. edizioan

2023.11.03 [15:45 h.]

Deialdiaren asmoa, berriro ere, euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza berria saritzea da, eta horretarako ikus-entzunezkoaren arloko profesionalen zeharkako aholkularitza ezarri da hautatutako proiektuarentzat. Horren azken emaitza film labur bat ekoiztea eta zuzentzea izango da, hori guztia Larrotxene Bideo-ren tutoretzapean. Film laburra 2024ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean estreinatuko da.

Informazio gehiago ondorengo loturetan.

HARREMANETARAKO:

Carlos J. Plaza   (639 89 36 74)

Araña Araña