Franz Kafka: film laburren saioa

Itzuli

Dream of Kafka
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2024(e)ko Urriak 31 / 19:00 / 107' 4 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Jatorrizko hizkuntza

Azpitituluak: Gaztelania, Euskara

  • The Country Doctor (1953). Lorenza Mazzetti. Erresuma Batua. 11 min

Landako mediku bati deitu zaio urgentzia baterako Kafkaren kontakizun homonimoaren moldaketa honetan, Lorenza Mazzetti italiarraren eskutik; Free Cinema ingelesaren aitzindaria.

  • The Flat / Byt (1968). Jan Švankmajer. Txekoslovakia. 13 min

Gizon motel bat harrapatuta dago zoritxarreko apartamentu batean, XX. mendeko egile kafkiar handienetako batek zuzendutako film labur honetan.

  • La cabina (1972). Antonio Mercero. Espainia. 35 min

José Luis López Vázquez telefono kabina batean harrapatuta ageri den irudia (Antonio Mercerok eta José Luis Garcik asmatua) ikonikoenetako bat da espainiar audiobisualean.

  • The Metamorphosis of Mr. Samsa (1977). Caroline Leaf. Kanada. 10 min

Franz Kafkaren klasikoaren hareazko animazioa.

  • Franz Kafka’s It’s a Wonderful Life (1993). Peter Capaldi. Erresuma Batua. 23 min

Gregor Samsa nola esnatuko den erabakitzen saiatu bitartean, era guztietako zaratek eteten dute Franz Kafka idazlearen lana.

  • L'Homme qui attendait (2006). Theodore Ushev. Kanada. 7 min

Bizitza osoan, gizon bat ate itxi baten aurrean dago zain. Kafkaren Legearen aurrean kontakizunean oinarritua.

  • Dream of Kafka (2020). David Babayan. Armenia. 8 min

“Dohakabea naiz. Bi plaka dauzkat lokietan torlojutuak”, pentsatu zuen Franzek begiak itxiz. Amildegi ilun bat, hala moduzko epaitegia, betiereko insomnio modura bete beharreko epaia…

Araña Araña