Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania, Euskara
Nacho. Vigalondo. Los cronocrímenesen (2007) Nacho Vigalondo, Esto no es Hollywood (La historia inacabada de los hermanos Ibarretxe)-n (2024) hiltzeraino defendatzen dituena Oscarretarako atarira eraman zuten ekoizleak. Bueltan da. Neskalaguna galdu berri duen DJ baten istorioarekin. Honek saiakuntza kliniko batean parte hartzen du, pilula bat hartuta depresiotik irteten laguntzeko. Baina bi munduren arteko loarin batean bizitzeko hartuko du berak, Daniela fikziozko bizitza batera (batzuetara) bueltan ekarriko duena. Ahalmen bisual eta auditibo txundigarriaz hornitua, Hidrogenesseren soinu-bandarekin, eta Leire Apellaniz eta Nahikari Ipiña produkzioan, Gondryren Eternal Sunshine of the Spotless Mind (2024) eta Nolanen Inception (2010) filmekin konparatu zuten Toronton. Funtsean, oso film erromantikoa da.