Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania
Zinema porno-erotiko-beltz-beldurgarri-terrorista-kinki-gazpacho-western-Spanish-exploitation horretako aditu handietako batek, Ley Miró intelektualki klasista aurretik eraman zuenak, Alberto Sedanok, Círculo de Bellas Arteseko programazioan “S” film laburrak sartzeko ohorea eta ausardia izan zuenak, dokumental bikain bat egin du film haiei buruz, zinegile, aktore, teknikari haiei buruz, herrialde hari buruz, garai haiei buruz. Iggy Pop beraren laguntzarekin narratzaile gisa. Eta Antonio Mayansena ere. Eta Álex de la Iglesiarena ere. Eta ikertzaile eta fanatikoena ere. Film ikonikoen, film ahaztuen, film ezezagunen ibilbide oparoa.