Komisarioa: Asier Mensuro
Stéphane Levalloisek Goyak sortutako ikonografia fantastikoari buruzko hausnarketa egiten du, munstrotasunari buruzko bere ikuspegia emanez. Baina XIX. mendeko munstroen eta Levalloisek XXI. mendeko Hollywoodeko zinemarako garatzen dituenen artean ehun urteko tartea dago. Tarte hori laburtzeko eta Fuendetodosekoak ondorengo artean utzitako arrasto sakona azaltzeko, Mike Mignola elkartu zaio erakusketari. Hellboy komiki pertsonaia ospetsuaren sortzaile da bera: Goyaren espiritu nabarmena darion abernuko izakia. Stéphane Levalloisek bere sorkuntzarekin lan egin dezan uzteaz gain ꟷGoyaren obrarik enblematikoenetako batzuetan sartutaꟷ Mignolak bi ilustrazio goieskorekin parte hartzen du erakusketan.
Levallois 99 lanetan eta ikus-entzunezko batean hurbiltzen da Goyaren mundura, non aurre egiten dien sortzaile aragoiar bikainaren pintura beltzei ꟷPradoko Museo Nazionaleko pinakotekakoeiꟷ eta Lázaro Galdiano Museoko olio-pinturetako akelarre eta sorginei.
urriak 26 / 12:30: Bisita gidatua Stéphane Levalloisekin
Ilustrazioa: Stéphane Levallois
Okendo K. E.
Nafarra etorbidea 7
irailak 19 – azaroak 3
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
urriak 27 eta azaroak 1 eta 3: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Aiete K. E.
Aiete pasealekua 63
irailak 19 – azaroak 3
asteartetik ostirala arte: 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
igandeak: 10:00 – 14:00
urriak 28: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
azaroak 1: 16:00 – 20:30
Erakusketaren jabea:
Komisarioa: Jorge Madejón
Erakusketak 26 ilustratzaileren lana biltzen du, mangak izan duen egile garrantzitsu, itzal handiko eta maiteetako baten lana, Akira Toriyamarena, berrinterpretatzeko.
80ko hamarkadaz geroztik, Dragon Ball eta Dr. Slump manga eta animeek milioika zale gozarazi dituzte munduan zehar. Lan horietan, irakurleok gainezka ikusi ditugu sormena, irudimena eta umorea, baita karismaz eta nortasunez beteriko pertsonaia kutunak ere. Ahaztu gabe, nola ez ba, ibilgailuen bere diseinu zoragarriak eta era guztietako tramankuluenak, baita adibidez, Dragon Quest bideojokorako bere pertsonaienak ere.
Bere sorkuntzek eragin handia izan dute abenturazko istorioetan eta irakurle jarraitzaile askorengan, gai hauekin esaterako: superazio borondatea, adiskidetasunaren gorespena eta bere aparteko umore sena eta positibotasuna. Bestetik, haur eta heldu ugari animatu dira bere pertsonaiak marrazten saiatzera, eta horrela jabetu dira marrazkiarekiko duten pasioaz.
Parte hartzen duten autoreak: Garluk Aguirre, Mikel Antero, Arubashi (Alba Cardona), Jordi Bayarri, Pedro Camello, Anabel Colazo, Borja Crespo, Deliciest, Enkaru, Aitor Etxebeste, Irina Hirondelle, Iñaki Holgado, Jon Juárez, Joseba Larratxe (Josevisky), Letucse, Stéphane Levallois, Garbiñe Martiarena, Isara, Gorka Ortega “Mac”, Patxi Peláez, Dani Ruiz, Studio Kôsen, Aritz Trueba, Paul Urkijo, María Vaz-Romero, Wakaiki.
Jorge Madejón
Ilustrazioa: Aritz Trueba
Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
San Jeronimo kalea
urriak 25 – azaroak 10
astelehenetik ostirala arte: 17:00 – 20:00
asteburuak eta jaiegunak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Komisarioa: Jorge Madejón
“Nachomon” bere nick famatuaz oso ezaguna da Warhammeren unibertsoari eskainitako bere arteari eta Wolf & Sister bere webcomici esker. Bilbotarra da jatorriz, eta marrazkilaria, gidoilaria, kolorista eta narratzaile bisual handia. Estilo propio guztiz bereizgarria du, oso bat datorrena mangarekin, eta Bruguera garaiko edo komikigintza franko belgikarreko autore onenen eraginekin.
Erakusketa honetan Nacho Fernándezen sorkuntza zoragarrietako batzuk bisitatu ahal izango ditugu, Dragon Fallen original maiteetatik hasi eta bere lan berrieneraino; abenturazko eta fantasiazko webcomic ganberroa: Wargasmer: Pistons & Dragons. Gainera, fantasiazko generoko filmen pertsonaiei berak egindako omenaldiez eta karikaturez gozatu ahal izango dugu, baita tebeo klasikoen fanartez, Strip Marvelen orrialdeez... ere, eta bidaia batean murgilduko gara Resident Evil eta Fanhunter bezalako unibertsoetan edo Superlópezen orrialdeetako Supergrupo maitean barrena.
Autore gisa ibilbide oparoa izan du. Dragon Fall bere komikian (Dragon Ballen parodia) maisutasun handia erakutsi zuen Akira Toriyamaren pertsonaiak marrazten eta interpretatzen, eta oso obra ezaguna egin zen, publikoak asko maitatua; orain berredizio fasean da. Bere ondoren iritsi ziren Fanhunter unibertsora egin zituen sarraldiak, Templarios (Dude Cómics) miniseriea eta Dark Breed, Midnight Rockersen (Dolmen Editorial) jarraitutakoa.
Jorge Madejón
Ilustrazioa: Nacho Fernández
Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urriak 27 – azaroak 16
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
Komikia osatzeko urratsak
Erakusketa honen bidez, La rebelión de Santa Clara historia eroan murgiltzeko aukera izango duzue, Josean Olabe ilustratzaile eta gidoilariaren azken komikia.
La rebelión de Santa Clarak Caracaseko Errege Konpainiaren historian murgiltzen gaitu. Enpresa honek kakaoaren merkataritzaren monopolioa izan zuen hainbat hamarkadatan, horren ondorioz etsai ugari izan zituen; beraz, mendeku bila dabilen madarikazio misteriotsu baten bidez, artistak egundaino eramango du konpainia. Hontan Olabek, eszenatoki gisa, lanperna erraldoiek erasotutako Donostia distopiko bat azaltzen digu.
urriak 23 / 18:00: Bisita gidatua Josean Olaberekin
Euskal Itsas Museoa
Kaiko pasealekua 24
urriak 25 – urtarrilak 5
asteartetik larunbatera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00
igandeak eta jaiegunak: 11:00 – 14:00