Dentro del hoyok (Editorial Liburuak) El hoyoren (2019) zokoak erakusten ditu, azken hau film independentea eta generokoa, mundu mailan lehen postuan kokatua 2020ko martxoan Netflixen estreinatu ondoren.
Parte-hartzaileak: Juan Dopico Massobrio (egilea), Galder Gaztelu-Urrutia (El hoyo filmaren zuzendaria).
FNAC Donostia
urriak 24 / 19:00
Emakumeek zuzendutako beldurrezko zinemaren istorioa da hau. Film horietako asko generoko zinemaren klasikotzat hartzen dira (Near Dark, Pet Sematary) baina beste asko ahaztu egin dira.
Parte-hartzailea: Heidi Honeycutt (egilea).
Okendo KE
urriak 26 / 11:30
Kafka hil zela ehun urte bete direnean, munduaren eredu kafkiar batean murgilduta bizi gara, trantsizio digitalaren eta adimen artifizialaren hegaletan hedatzen ari dena. Kafka arrarotasunaren autore handienetako bat da. Bere obra emankorrak eta kafkiar kontzeptuak eragina izan dute genero fantastikoan hamarkadetan zehar.
Kafkiarrak fantasiazko, beldurrezko eta zientzia fikziozko zineman utzitako arrastoari jarraitzen diote orri hauek. Zinemagile independenteak edo autore zinemakoak biltzen dira bertan, baita film herrikoiak ere, kafkiarra pulp fictionen eta zinema komertzialaren lurraldera eraman dutenak.
Parte-hartzaileak: Jonathan Allen & Jesús Palacios (egileak).
Victoria Eugenia Antzokia (Klub Aretoa)
urriak 27 / 11:30
Liburuak Paul Urkijo Alijo zuzendari eta gidoilariaren Irati (2022) film goraipatuaren atzean dagoen lan artistikoa jasotzen du. Irati euskal mitologiari eta historiari egindako omenaldia da, VIII. mendean girotua, Orreagako guduaren ondoren. Eneko eta Irati protagonistak izaki fantastikoz jositako mundu zahar batean murgilduko dira.
Parte-hartzailea: Paul Urkijo Alijo (Irati filmaren zuzendaria).
Elkar liburudenda
urriak 31 / 12:00