El Quinto Emperador edukien sortzaile gipuzkoar ospetsuak, estatuko One Pieceko aditu handienetakoak, hitzaldia eskainiko du Animedonen testuinguruan.
FNAC Donostia
urriak 21 / 19:00
25 milioi kopia baino gehiago salduta, Cyberpunk 2077 eta Phantom Liberty hedapena mundu irekiko RPG arrakastatsuenetako bat dira gaur egun. Gaizka Alarcia animatzaile donostiarrak ibilbide bikaina egin du film luzeen, telesailen eta bideo-jokoen animazioan, eta CD Projekt Red-en hitzaldi ofiziala eskainiko du.
Bertan, zinematika animaziogile gisa Cyberpunk: Phantom Libertyn egindako lana aurkeztuko du eta bideo-jokoetako animazioaren eta animeak bezalako beste ikus-entzunezko batzuen arteko desberdintasun nagusiak zehaztuko ditu.
Victoria Eugenia Antzokia (Klub Aretoa)
urriak 22 / 19:00
Harriet Ediciones gipuzkoarraren parte den Kabe Ediciones manga euskaraz argitaratzen duen lehen argitaletxea da. Mikel Murok bere lanaz hitz egingo du, batez ere Change the Worldez, argitaratu duten istorio guztien artean helduena.
FNAC Donostia
urriak 23 / 19:00
Genero zinema espainiarrari buruzko elkarrizketa Ángel Salaren (Profanando el sueño de los muertos liburuaren egilea) eta Alberto Sedanoren (Exorcismo dokumentalaren zuzendaria) artean.
Victoria Eugenia Antzokia (Klub Aretoa)
azaroak 1 / 12:00