Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean izena emateko epea irekita dagoeneko

2024.06.12

Ekainaren 15ean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean lanak aurkezteko epea irekiko da. Aurtengo jaialdia urriaren 25a eta azaroaren 1era bitartean egingo da. Izena emateko azken eguna abuztuaren 19a izango da.

Film laburrak eta film luzeak aurkezteko aukera egongo da.

Film luzeak Ikusleen Saria eskuratzeko lehiatuko dira eta aukeraketa horretan parte hartzeko, film luzeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea
  • 30 minututik gorako iraupena izatea

 

Hautaketa batzordeak lehiaketako film laburrak aukeratuko ditu. Aukeraketa horretan parte hartzeko, film laburrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren egindakoak izatea
  • Gehienez 20 minutu izatea

 

Informazio gehiago, oinarriak eta inskripzioa barne: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Araña Araña