Beldurrezko Astea kolaborazioan Japanese Film Festival Onlinerekin

2024.05.24

Madrilgo Fundación Japónek, Astearen ohiko kolaboratzaileak, ekainaren 5etik uztailaren 3ra bitartean Japanese Film Festival Online (JFFO) zinemaldiaren 3. edizioa antolatu du. Hala, ikusleek etxetik eta doan gozatu ahal izango dute zinema japoniar onenaren hautaketa batez.

Aurten, JFFOk online programatuko ditu genero guztietako eta gustu guztietarako hogei bat film, zinema japoniarraren mundu liluragarria esploratzeko. Eta lehen aldiz bi serie ere aurkezten ditu ꟷhorietatik denboraldi osoak ikusi ahal izango diraꟷ baita Egungo zinema eta zaharberritu diren klasiko batzuk berreskuratuta, komedia, animazio zinema, drama eta, jakina, izua ere.

JFFOren programazioan Japan Horror Film Competitionen saritutako lau film labur sartzen dira. Lehiaketa hau 2021ean sortu zen, beldurrezko zinema japoniarraren talentu berriak deskubritu eta haiek babesteko helburuz. Best Wishes to All (Yûta Shimotsu, 2023), The Invitation (Hiroho Mieno, 2021), Karakasa (Kenji Yamamoto, 2023) eta closet (Hiroto Nakano, 2023) film laburrak programatuko dira.

Aukera paregabea serie eta film handien hautaketa bikain bat ikusteko, horietako asko Espainian argitaratu gabeak, soinu eta irudi kalitate onenarekin, eta jatorrizko bertsioan japonieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Streaming aldia bi fasetan banatua:
1. fasea: 20 pelikula Espainiatik sarbidea ekainaren 5etik ekainaren 19ra
2. fasea: 2 serie (20 kapitulu guztira) ekainaren 19tik uztailaren 3ra

Sarbidea: https://jff.jpf.go.jp/watch/jffonline2024/

Informazio gehiago: Fundación Japón Madrid

Araña Araña