"Dragoi Bola-tik infinitura" erakusketa irekita Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan

Ilustrazioa: Mikel Antero
Ilustrazioa: Mikel Antero

2024.10.27

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Dragoi Bola-tik infinitura – Akira Toriyamari omenaldia erakusketa irekita egongo da urriak 25etik azaroak 10ra Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo).

Erakusketak 26 ilustratzaileren lana biltzen du, mangak izan duen egile garrantzitsu, itzal handiko eta maiteetako baten lana, Akira Toriyamarena, berrinterpretatzeko.

80ko hamarkadaz geroztik, Dragon Ball eta Dr. Slump manga eta animeek milioika zale gozarazi dituzte munduan zehar. Lan horietan, irakurleok gainezka ikusi ditugu sormena, irudimena eta umorea, baita karismaz eta nortasunez beteriko pertsonaia kutunak ere. Ahaztu gabe, nola ez ba, ibilgailuen bere diseinu zoragarriak eta era guztietako tramankuluenak, baita adibidez, Dragon Quest bideojokorako bere pertsonaienak ere.

Bere sorkuntzek eragin handia izan dute abenturazko istorioetan eta irakurle jarraitzaile askorengan, gai hauekin esaterako: superazio borondatea, adiskidetasunaren gorespena eta bere aparteko umore sena eta positibotasuna. Bestetik, haur eta heldu ugari animatu dira bere pertsonaiak marrazten saiatzera, eta horrela jabetu dira marrazkiarekiko duten pasioaz.

Jorge Madejón (erakusketaren komisarioa)

Parte hartzen duten autoreak: Garluk Aguirre, Mikel Antero, Arubashi (Alba Cardona), Jordi Bayarri, Pedro Camello, Anabel Colazo, Borja Crespo, Deliciest, Enkaru, Aitor Etxebeste, Irina Hirondelle, Iñaki Holgado, Jon Juárez, Joseba Larratxe (Josevisky), Letucse, Stéphane Levallois, Garbiñe Martiarena, Isara, Gorka Ortega “Mac”, Patxi Peláez, Dani Ruiz, Studio Kôsen, Aritz Trueba, Paul Urkijo, María Vaz-Romero, Wakaiki.

Araña Araña