2024.10.22
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko La rebelión de Santa Clara (Josean Olabe) erakusketa irekita egongo da urriak 22tik urtarrilak 5era Euskal Itsas Museoan.
Erakusketa honen bidez, La rebelión de Santa Clara historia eroan murgiltzeko aukera izango duzue, Josean Olabe ilustratzaile eta gidoilariaren azken komikia.
La rebelión de Santa Clarak Caracaseko Errege Konpainiaren historian murgiltzen gaitu. Enpresa honek kakaoaren merkataritzaren monopolioa izan zuen hainbat hamarkadatan, horren ondorioz etsai ugari izan zituen; beraz, mendeku bila dabilen madarikazio misteriotsu baten bidez, artistak egundaino eramango du konpainia. Hontan Olabek, eszenatoki gisa, lanperna erraldoiek erasotutako Donostia distopiko bat azaltzen digu.
urriak 23 (18:00): Bisita gidatua Josean Olaberekin
ORDUTEGIA
asteartetik larunbatera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00
igandeak eta jaiegunak: 11:00 – 14:00