2024.11.01
Oddity (Damian McCarthy, 2024) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan Una ballena (2024) pelikularen proiekzioarekin.
PALMARESA
Ikusleak
Oddity (2024). Damian McCarthy. Irlanda
Wander to Wonder (2023). Nina Gantz. Herbehereak-Frantzia-Belgika-Erresuma Batua
Playing God (2024). Matteo Burani. Italia-Frantzia
La valla (2024). Sam
Epaimahaia
Wander to Wonder (2023). Nina Gantz. Herbehereak-Frantzia-Belgika-Erresuma Batua
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren epaimahaiak, Heidi Honeycutt, Asier Mensuro eta Rocío Morenok osatuak, erabaki du Wander to Wonderi ematea Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria, unibertso berezia sortzeagatik eta berez animazioaren historiaren une bat halako nostalgiaz eta dekadentziaz iradokitzeagatik.
Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) (2024). Izibene Oñederra. Espainia
Epaimahaiak erabaki du Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Zilarrezko Méliès saria Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) filmari ematea, bere estilo bisual originalagatik, pandemiaren gaineko bere ikuspegi berritzaileagatik, eta istorio konplexua eraikitzeagatik, geruza, ikuspegi eta irakurketetan joria.
Wander to Wonder (2023). Nina Gantz. Herbehereak-Frantzia-Belgika-Erresuma Batua
La valla (2024). Sam
Gizaki (2024). Xanti Rodriguez
Bodegón con fantasmas (2024). Enrique Buleo. Espainia-Frantzia-Serbia
Manuel Aguilarrek (CineDePatio), Amaia Egüesek (Atemporalia), Maitane Illarretak (RavenHeart), Pako Mulerok (La Cabina de Nemo) eta Santi Serranok (Revista Young España) osatzen duten Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Asteko Blogos de Oro kritikaren sariaren epaimahaiak Bodegón con fantasmas filmari ematen dio bere saria, Nocilla ogitarteko eta ouija saioen haurtzaroan ainguratutako kostunbrismo ektoplasmikoaren kontaketagatik. Buru-amaitutako baina konektatutako bost kontakizunez osatutako zintak hilda egoteko modu desberdinak erakusten dizkigu, baita beldurgarriena ere: bizirik egotea.