Deathstalker

2025

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Iragandako ekitaldia 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Ingelesa

Azpitituluak: Gaztelania, Euskara

  • Kanada-AEB.
  • Zuzendaritza: Steve Kostanski.
  • Ekoizpena: Pasha Patriki, James Fler, Andrew T. Hunt, Michael Paszt / Hangar 18 Media, Raven Banner Entertainment, BerserkerGang Films.
  • Gidoia: Steve Kostanski.
  • Argazkia: Andrew Appelle.
  • Musika: Blitz//Berlin.
  • Muntaketa: Robert Hyland.
  • Aktoreak: Daniel Bernhardt, Christina Orjalo, Paul Lazenby, Nicholas Rice, Patton Oswalt.

Erotu egin da aurten Locarnoko Zinemaldi zorrotza. Zeren logikoa baita guk Steven Kostanski gurtzea, makillatzaile gailena eta protesi eta efektu praktikoetan aditua. Gainera, berealdiko artisau honek The ABCs of Death 2 (2014) eta V/H/S/94n (2021) eta In a Violent Nature (2024) sarraski handian lan egin du. Frankie Freako (2024) eta The Void (2016) maisulanen autore izateaz gainera. Logikoa da gu haren aurrean makurtzea, baina benetan harrigarria da Urrezko Panteraren zinemaldiak Deathstalker hautatu izana. Hara, Locarno gutako bat da ja. Filmaren argumentua? “Dreaditak, aspaldi zendutako Nekromemnon aztiaren heraldoak, Abraxeongo erresuma setiatzen ari dira. Deathstalkerrek hilotzez jositako gudu-zelai batean kutun madarikatu bat berreskuratzen duenean, magia beltzak markatuta geratuko da”.

Araña Araña