Hizkuntza: Letoniera
Azpitituluak: Gaztelania, Euskara
Anaiak dira, letoniarrak, film labur bat dute, Castratus the Boar (2015) izenekoa, eta film luze bat, Troubled Minds (2021) izenburua duena, psikearen gainbeherei buruzkoa. Lauris eta Raitis Ābele dute izena, eta hirugarren anaia bat ere aipa dezakegu, Mārcis, fotografiako zuzendaria. Hirurek elkarrekin filmatu dute (animazioan) inork Astean ikus dezakeen filmik zikin, lizun, lohiena, baina nolabait Urkijoren Gaua (2025) filmarekin lotzen dena. Livonian gaude, XVIII. mendean. Euria ari du. Herriko tabernatik sakabanatzen gara. Barran, ostalaria sorgina da, eta jauregian, Nagusia, inpotentea... Elizan, apaiz ankerrak Izpi Sakratu bat gurtzen du, norbaitek lapurtuko duena... Aigars Gercāns eta Harijs Grundmanisen animazio errotoskopiko liluragarri, lizun, dardarati honek zintzilik, ainguratuta, harrapatuta edukiko zaituzte 93 minutuz.