Dracula: A Love Tale

2025

Itzuli

© 2025 LBP - EuropaCorp - TF1 Films Production - SND
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Iragandako ekitaldia 7,50 €

Hizkuntza: Ingelesa

Azpitituluak: Gaztelania, Euskara

Agortuta
  • Frantzia.
  • Zuzendaritza: Luc Besson.
  • Ekoizpena: Luc Besson / EuropaCorp, LBP, TF1 Films Production, SND Films.
  • Gidoia: Luc Besson.
  • Argazkia: Colin Wandersman.
  • Musika: Danny Elfman.
  • Muntaketa: Lucas “Kub” Fabiani.
  • Aktoreak: Caleb Landry Jones, Christoph Waltz, Zoë Bleu, Matilda De Angelis, Ewens Abid, Guillaume de Tonquédec.

Luc Bessonek esan du ez dela bereziki Beldurraren eta Banpiro Handiaren zalea. Caleb Landry Jones aktorearekin berriro lan egitea zen haren asmoa. Pertsonaiak aztertzen hasi ziren, Jesukristo, Napoleon, Gandhi, baina Bera aukeratzea erabaki zuten, Drakula. Baina ez Eggersen Nosferatu (2024) abisalaren ildo latza hartuta; gehiago Coppolaren Bram Stoker’s Draculatik (1992), zeinaren pultsio erromantiko eta tragikoa hemen aitortuko duen ikusleak plano bakoitzean, attrezzo eta jantzien pieza bakoitzean; Patrice Garcia artista bisual, ilustratzaile eta “irudien sortzaileak” iradokita kolore bioletaz tindaturiko handitasun horretan, zeinari onartzen diogun esatea banpiroa ez zitzaiola interesatzen. Onartzen diogu bai, Elisabeta/Mina antzezteko Rosanna Arquetteren alaba Zoë Bleu aukeratu izanagatik.

Araña Araña