Hizkuntza: Euskara
Azpitituluak: Gaztelania
Paul Urkijo Alijoren Gaua filmak inauguratuko du Beldurrezko eta Fantasiazko 36. Astea. Zinemetara iritsi aurretik Euskal Herri mailako estreinaldia izango da.
“Eguna egunekoentzat, gaua gauekoentzat” euskal mitologiako betiereko esaldia bere hirugarren film honetan Paul Urkijo Alijok eta fotografia, arte, jantzi eta efektuetako bere talde bikainek oinarri duten leitmotiv sendoetako bat da. Maitasunezko istorio batek zeharkatzen ditu eszenatokiak, non kondairak egia bihurtu, sorginak duindu, apaiz fedegabeak betiko galdu, perretxikoek pozoitu edo liberatu, emakumeek etxeko patxarana edan eta Deabrua Akerbeltz gorena den. Han, erabateko purutasun erotiko bihurtzen da musu beltza. Soinu-banda Aránzazu Calleja eta Maite Arroitajauregirena da, baina lehen ere abestu zuen Patti Smithek: maite dutenena da gaua.