Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania
Falta zen. Programazioan. Stephen Kingek idatzitako nobela, ipuin, kontakizun edo epigramaren baten moldaketa falta zen. Richard Bachman izenez sinatu zituen liburu haietakoa izanda ere. Bada, hona hemen Francis Lawrenceren bertsio libre eta distopiko bat, Hunger Games sagako zenbait filmen zuzendaria eta Lady Gaga eta Britney Spearsentzako bideo batzuena. Nobelan (ehun nerabek lehiaketa basati batean parte hartzen dute, non atsedenik gabe ibili behar duten: gelditu edo martxaren abiadura moteltzen badute, hil egiten dira) hauxe dio:
– Ray, oraindik garaiz zabiltza iritziz aldatzeko…
– Ez, ez da denborarik geratzen. Atzo zen erretiratzeko azken eguna.
– Haiek ulertuko dute. Badakit egingo dutela. Komandantea…
Filma azken denboraldietako mainstream produkturik ilunenetako bat dela dio kritika britainiarrak.