Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania
Johannes Robertsen Primate film estatubatuarrak itxiko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 36. Astea.
Ohituak gaude thriller, zientzia fikzio, noir, beldur, slasher, home invasionen gure multibertsoetan: edozein izaki bizidun edo hildakok, mugitu edo erdi mugitu edo mineral izan, hil dezake edozein zomorro bizidun (edo ez). Marrazoak, orkak, tiranosauro hiltzaileak ditugu. Tarantulak. Baleak. Gizonak. Emakumeak. Saguzarrak. Otsoak. Basurdeak. Hainbat BigFoot. Hitchen txoriak. Baita pneumatikoak ere —Rubber (2010), Dupieuxena—. Orain txinpantze bat dugu. Eta ez da harritzekoa, espezieak jada asmo txarrak erakusten zituen 2001: A Space Odysseyn (1968). The Other Side of the Door (2016) eta 47 Meters Down (1 eta 2) (2017/2019) bikainen zuzendaria da. A, hasiera batean txinpantzea etxekoa da eta Ben du izena, baina amorrua du eta igerilekuan inguratu gaitu, oso leku arriskutsua. Beti.