Mantxuria, 1918. Munstro estralurtar batek izua zabaltzen du bidaiarien tren batean. Irtengo al da bidelagunen bat bizirik haren eraso ankerretik? 70eko hamarkadako beldurrezko kultuko klasiko hipotetiko baten trailerra, gorea barra-barra eskaini eta denok ezagutu eta maite dugun generoari keinu egiten diona.