Tabakalerako Medialabek Sortu zure arcade makina lantegia antolatu du. Animeren eta bideojokoen zaleak jolas-aretoetan gainezka zeuden makina horien programazio-, eraikuntza- eta diseinu-prozesura hurbildu ahal izango dira. Lantegia Medialaben instalazioetan egingo da urriaren 28an eta 29an, 17:00etatik 20:00etara. 16 urtetik gorakoei zuzendua dago, gehienez 12 parte-hartzailerentzako edukiarekin, eta 50 €-ko kostua izango du. Izen-ematea Tabakaleraren webgunean: www.tabakalera.eus/eu/sortu-zure-arcade-makina
Medialab (Tabakalera)
urriak 28-29 / 17:00 – 20:00
