Komisarioak: Marçal Mora, Víctor Navarro & Alejandro Rodríguez
Sortu zenetik, gēmu edo japoniar bideo-jokoa zinematik oso gertu egon da: 1986an, Super Mario Brosen anime bat estreinatu zen zinema-aretoetan; Konamiren bideo-joko bat The Goonies film amerikarra moldatuta Famicomen; eta Nintendoren Nazo no Murasame Jō jokoaren moldaketa Fuji TVn. Orduz geroztik, etengabea izan da bi baliabideen arteko truke-dinamika, euren artean ez ezik, beste japoniar baliabide batzuekin eta bertako imajinario herrikoiarekin ere.
Erakusketa honetan bidegurutze horiek aztertzen ditugu, eta arreta jartzen dugu media mix delakoan, zinema interaktiboko esperimentuetan, ikono herrikoietan eta, batez ere, fantasiaren eta beldurraren presentzian, Japoniako bideo-jokoaren bi polo kultural eta sortzaile diren aldetik.
Proiekzioak (Okendo KE)
urriak 13 (18:30) Sword Art Online the Movie: Ordinal Scale (2017). Tomohiko Ito. Japonia
urriak14 (18:30) Overlord, el reino sagrado (2024). Naoyuki Ito. Japonia
Komisarioekin bisita gidatua: azaroak 1 (12:30)
Kartela: V15
Okendo K. E.
Nafarra etorbidea 7
irailak 19 – azaroak 7
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
azaroak 1 eta 2: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00


Erakusketa honek beldurrezko zinemaren film ikonikoenetako batzuetara hurbiltzen gaitu. Zazpigarren Artearen sorreratik, beldurraren generoak ekarpen handia egin dio imajinario kolektiboari ezin konta ahala pertsonaia, munstro, gaueko kreatura eta planeta honetako eta beste batzuetako izakiekin, gure amesgaizto gogokoenetako batzuen parte direnak gaur egun.
Fernando Vicentek hogeita bost film erretratatu ditu Cuando nacen los monstruos – Mitos del cine de terror (Lunwerg Editores, 2022) liburutik sortutako erakusketa honetan. Film bakoitzeko bi irudi aurkezten dira bertan: ilustrazio bat eta kartel posible bat. Drakula, Frankenstein munstroa, Norman Bates, Freddy Krueger eta Hannibal Lecter dira erretratatutako pertsonaietako batzuk.
Fernando Vicente autodidakta da, eta laurogeiko hamarkadaren lehen erdian egin zituen aurreneko ilustrazioak, Madriz eta La Luna de Madrid aldizkarietan. Urte batzuetan publizitatean aritu ondoren, joan den mendearen amaieran ilustratzaile lanari ekin zion berriro El País egunkarian eta bere gehigarrietan. Hala, nabarmentzekoak dira Babelian egindako bere kolaborazioak; haiekin Society for News Designen hiru Award of Excellence sari irabazi zituen. Bere artea Europa Viva, Ronda Iberia, Lápiz, Rock de Lux, Vogue, Playboy, Gentleman, Letras Libres, Interviú, Cosmopolitan eta DT aldizkarietan ere agertu da.
Ilustrazioa: Fernando Vicente
Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
San Jeronimo kalea
urriak 31 – azaroak 16
astelehenetik ostirala arte: 17:00 – 20:00
asteburuak eta jaiegunak: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Komisarioa: Jorge Madejón
María Jiménezek (Irun, 1990) erizaintza ikasi zuen EHUn eta marrazkilari ia autodidakta da. Karrera amaitu ondoren, ospitalean lanean jada, lanbidearen berezko egoerak bizitzen hasi zen lankideekin batera. Hala, koaderno batean eta dibertimenduz, bere lanari buruzko komiki-zerrendak marrazten hasi zen 2015ean. 2020an, eta lankideek animatuta, digitalizatzen eta Instagramen partekatzen hastea erabaki zuen. Jaso zuten harrera ona ikusita, formatu fisikoan argitaratzea pentsatu zuen. Bost urte geroago, Entre enfermeras lanarekin, Obra Onenaren saria irabazi du bozketa herrikoiaren bidez Cómic Barcelona 2025en, eta "Interes Sanitarioko Obra" zigilua jaso ere.
Letucse (Lorca, Murtzia, 1984) Errenterian bizi da duela 15 urtez geroztik. Marrazkilari eta ilustratzaile autodidakta honek anime eta mangako pertsonaia ezagunen ilustrazio ugari egin ditu, tartean “Dragoi Bola”-tik infinitura. Akira Toriyamari omenaldia erakusketarako, Beldurrezko Astearekin lankidetzan. Bere lanen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Lady Letus eta Assassins Panties webmangak.
Jorge Madejón
Ilustrazioak: María Jiménez & Letucse
Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urriak 31 – azaroak 22
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00



Hileta-sektorean erreferente nazionala den Grupo Albia enpresak bultzatua, Donostia Kulturaren eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen lankidetzarekin, erakusketa ibiltari hau lehen aldiz iritsiko da Euskadira, bere garezur erraldoi enblematikoetako 12rekin, Ramon Labayen plazan ikusgai egongo direnak.
Hildakoen Egunean inspiratuta —UNESCOk Gizadiaren Ondare Kultural Immaterial aitortutako Mexikoko jai tradizionala— Mexicráneosek hileta-kulturaren ikuspegi artistikoa eskaintzen du eskultura monumental ikonikoen bidez. Kolore biziek eta konposizio berritzaileek Mexikoko burezur tradizionalak berrinterpretatu eta ibilbide bisual bat sortzen dute, hiriko espazioak bizitzari eta gure aurretik bizi izan zirenei omenaldi egiteko.
Ramon Labayen plaza
urriak 1 – azaroak 2
