Ispilu barruan tipo bat dago untxi-aurpegiarekin niri begira. Urtean behin izaten da. Beti puntual. 1989az geroztik. Donostiako Beldurrezko Asterako zenbaki berezi berria iristen denean etortzen da ni ikustera. Niri begira egoten da. Orri zimur bat ematen dit. Lohituta dago, eta film, munstro, liburu, zinema eta amesgaizto gazi-gozoen marrazki arraroez betea. Irribarre egiten du. Belarriak igurtzi eta desagertu egiten da. Hotzak nago. Ondo nago.