Animerrola

animerrola-afitxaAurtengo Animedon pantailatik kanpora ere aterako da! Anime ezagunetan oinarritutako rol jokoetan aritzeko aukera izango duzue euskaraz azaroaren 7 eta 8an Egia Kultur Etxean eta Ebla liburudendan.

Rol jokoak istorioak elkarlanean sortzeko mahai jokoak dira. Jokalariek pertsonaia batzuen papera hartuko dute eta anime batetan oinarritutako abentura bat osatuko dute gidariaren laguntzarekin. Jokatzeko behar den gauza bakarra mahai baten inguruan esertzea eta papera, arkatza eta dado batzuk eskura izatea da. Partidak 2 ordu ingurukoak izan ohi dira, 3-6 jokalarirentzat. Partida gehienetarako ez da esperientzia eduki beharrik. Parte hartzea doakoa da, baina aurretik partidetan izena eman behar da.

Informazioa eta izen ematea: www.rolariak.eus/jornadas/animerrola

Egia Kultur Etxea / azaroak 7 / 18:00-20:00
チル Chiru (Death Note)
Tximistaren bidetik liburuen bila (Atopia vs. Dragon Ball)

Ebla liburudenda / azaroak 8 / 18:00-20:00
Linshoko ekaitza (Avatar, Aang-en kondaira)
Shibuya 109 (Dandadan)

animedon logo-bb

Araña Araña