
2022. urtean, Gregorio eta Koro Murok gidatzen duten Harriet argitaletxeak Kabe deituriko zigilua sortu zuten. Bertan eta, Mikel Muroren koordinaziopean, argitaletxeak mangak euskaraz argitaratzen ditu. Gauzak horrela, komikiaren tradizio japoniarra euskarara ekartzen lehenak izan ziren. Tomomi Usuik marraztu eta idatzitako hiru liburukiz osatutako Cube Arts izan zen Kabe zigiluak kaleratutako lehen obra. Horretatik hasita, azken hiru urteetan beste sei manga serie euskaratu dituzte, guztiak Iker Álvarez nafarraren itzulpen lanarekin.
FNAC Donostia
urriak 23 / 19:00
![]()
One Piece mundu mailako fenomenoa da. Euskarazko animea XXI. mendearen lehen hamarkadaren amaieran eman zuen ETBk. Orain, berriz, Netflixek ekoitzitako haragi-hezurrezko bertsioak miloika jarraitzaile sortu ditu. Bi kasuetan, bi bikoiztaile gipuzkoarrek jarri diote ahotsa hurrengo Piraten Errege izan nahi duen horri. Xabier Alkizak Luffyren ahotsa egin zuen euskarazko bertsioan eta Jon Samaniegok, aldiz, Luffyrena egiten du gaztelaniaz streaming plataformarentzat.
FNAC Donostia
urriak 25 / 12:00
![]()
Taupa, euskaltzaleen mugimenduak, San Telmo Museoak eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema asteak elkarlanean antolatutako solasaldiak, Gau Beltzak azken urteotan izan duen bilakaera izango du mintzagai. Aritza Bergara, idazle eta mitologian adituak, Izko Lekuona Altzako Bizarrain Elkarteko kideak eta Nekane Martiarena hezitzaile Oiartzuarrak hartuko dute parte.
San Telmo Museoa
urriak 29 / 18:00
XXI. mendeko beldurrezko zinemaren zuzendari espainiar gailenetakoa, Paco Plaza zinemagile valentziarra, Begoña del Teso kazetariarekin arituko da hizketan gogokoen dituen generoko filmei buruz. [REC] sagaren lehen hiru emanaldien arduraduna (lehenengo biak Jaume Balaguerórekin batera) eta besteak beste Verónica (2017) eta Hermana Muerte (2023) filmen zuzendaria da Plaza, eta gehien gustatzen zaion fantasiazko eta beldurrezko zinemaz, klasikoaz eta egungoaz, arituko da.
Okendo Kultur Etxea
azaroak 1 / 11:30
Fernando Vicente ilustratzaileak, Beldurrezko zinemaren mitoak erakusketako protagonista eta Society for News Design erakundeak hiru aldiz sarituak, bere ibilbidea eta zinema-aretoko mitoekiko lilura errepasatuko ditu.
Victoria Eugenia Antzokia (Klub Aretoa)
azaroak 2 / 12:00
Ángel Sala eta Víctor Matellanoren arteko topaketa, Aquel último tiburón bere dokumentalaren eta Spielbergen klasikoaren berrogeita hamargarren urteurrenaren inguruan, eta errepasoa egingo zaio itsas kreaturen eta ur gaziko izualdien mende erdi bati.
Victoria Eugenia Antzokia (Klub Aretoa)
azaroak 6 / 11:30